Conciertos Electrónica
Fermin Muguruza eta TSOWC + Belako, Dabadaba
16
Sáb.16.Jun a 17.Jun 20:30

Fermin Muguruza y Belako unirán fuerzas el 16 de junio en un multitudinario concierto en el Polideportivo J.A Gasca, Donostia. Ambos con nuevo disco bajo el brazo, la cita servirá como presentación de 'Render Me Numb, Trivial Violence', el tercer álbum de la banda de Mungia y 'B-Map 1917 + 100' de Fermin Muguruza, su nuevo proyecto junto a The Suicide of Western Culture.

La unión de Muguruza con Belako no es de extrañar: Tanto uno como otros son artistas que llevan la música con D.O de Euskal Herria por todo el mundo (son de los músicos vascos que más han girado por todo el planeta); y se traen todo el mundo a la música de Euskal Herria - tanto B-Map 1917 + 100 como Render Me Numb, Trivial Violence, tienen referencias a su tierra). Además, Fermin Muguruza y Belako comparten algo más que identidad local y alcance internacional. También les une una relación de amistad, una sintonía personal y creativa, que les empuja a la transformación, a aceptar desafíos y a mirar siempre hacía el futuro.

El 16 de junio supondrá la última fecha en el calendario de gira de Fermin Muguruza y The Suicide of Western Culture, 8 conciertos en 8 ciudades en las que B-Map 1917 + 100 se transformará en una experiencia visual y sonora a los mandos de los compositores del álbum, Fermin y TSOWC, acompañados por Karlos Osinaga ("Txap") a las guitarras. Por su parte, Belako hará parada en Donostia después de haber pisado buena parte de las principales ciudades españolas y haber estado en citas internacionales como el SXSW, el Vive Latino o el Community Festival. Cecilia Payne, cuarteto bilbaíno cuyo sonido orbita entorno al garaje rock, el grunge noventero y el surf oscuro, serán los encargados de abrir el concierto. La joven banda está creciendo a pasos agigantados y ha sido confirmada para festivales veraniegos como el Bilbao BBK Live.

El escenario, el Polideportivo de J.A Gasca en Donostia, espacio célebre dónde tuvieron lugar los grandes conciertos internacionales de la ciudad en la década de los 80, volverá a abrir sus puertas a la música y de nuevo, lo local y lo universal, lo clásico y lo moderno, volverán a ser lo mismo.

Horarios:

21:00h a 21:30h. Cecilia Payne
21:50h a 23:10h. Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture
23:30h a 00:50h. Belako

Entradas:

16€ Anticipada
20€ Taquilla

__

Fermin Muguruzak eta Belakok indarrak batu eta kontzertu handia emango dute Donostian, datorren ekainaren 16an, Anoetako kiroldegian. Biek ala biek disko berria dakarte besapean eta hitzordua baliatuko dute azken lanok zaleei aurkezteko: Mungiako taldeak bere hirugarren albuma, Render Me Numb, Trivial Violence, eta Fermin Muguruzak B-Map 1917 + 100, The Suicide of Western Culture-rekin burutu duen proiektua.

Ez da harritzekoa Muguruzak eta Belakok bat egitea: bai batak eta bai besteek mundu osora eraman dute Euskal Herriko sor-marka duen musika (izan ere, planetan barrena bira gehien egin dituzten euskal musikarietakoak izango dira); eta aldi berean, mundu osoa ekartzen dute euskal musikara (euren herrialdearen aipamenak daude hala B-Map 1917 + 100 –n nola Render Me Numb, Trivial Violence -n). Eta ez dira herri nortasuna eta nazioarteko sona bakarrik Fermin Muguruzak eta Belakok partekatzen dutena. Gainera, adiskidetasunak lotzen ditu, eta bat datoz alor pertsonalean zein sormenezkoan, beti etengabe garatzen eta erronka berriei heltzen, etorkizunari adi.

Ekainaren 16koak amaiera emango dio Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture-ren birari: 8 hiritan emandako 8 kontzertu izango dira, non B-Map 1917 + 100 lana ikus-entzunezko esperientzia bihurtuko da albumaren konpositoreen eskuetan, Ferminen eta TSWCkoen eskuetan, Karlos Osinaga “Txap” gitarra-jotzaileak lagunduta. Belakok, berriz, Donostian egingo du geldialdia Espainiako hiririk garrantzitsuenak zapaldu eta gero, eta nazioartean SXSW, Vive Latino, Community Festival eta tamainako jaialdietan parte hartu ondoren. Bestalde, Cecilia Payne laukote bilbotarrak emango dio hasiera kontzertuari. Talde gazte hau, garaje rocka, laurogeita hamarreko grungea eta surf ilunaren soinuak nahasten dituena, urrats sendoz ari da bidea egiten, eta datorren udan lekua izango dute sona handiko jaialdietan, Bilbao BBK Live-n kasu baterako.

Agertokia, azkenik, Donostiako Anoeta kiroldegia izango da, leku ezagun eta ospetsua, 80ko hamarkadan nazioarteko kontzertu handiak jasotzen zituena. Bada, beste behin ere ateak irekiko dizkio musikari, eta bertokoa eta unibertsala, klasikoa eta modernoa bat izango dira berriro.

Ordutegia:

21:00 - 21:30 Cecilia Payne
21:50 - 23:10 Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture
23:30 - 00:50 Belako

Sarrerak:

16 € Aldez aurretik erosita
20 € Leihatilan